20 ene. 2011

manifiesto diverGENte / manifestu GENerANITZa

------------------------------------------------------
MANIFIESTO
diverGENte: POR UNA SOCIEDAD LIBRE Y DIVERSA

Diferentes colectivos y militantes de movimientos sociales que trabajamos contra el sexismo, la les-gay- trans-bi-fobia y que rechazamos este sistema patriarcal, capitalista y heteronormativo que genera, reproduce y perpetúa las desigualdades, nos hemos reunido para denunciar y hacer frente al OPUS DEI y seguir profundizando y construyendo nuestra liberación.

Una vez más el poder patriarcal, capitalista, eurocentrista y heteronormativo represen-tado aquí, entre otros, por UPN y el OPUS DEI, mediante el I Congreso Internacional de Ideología de Genero organizado por la Universidad de Navarra, vienen a renaturalizar la discrimina-ción y la desigual-dad y a sustentar una ideología tradicional heterosexual, sexista, dicotó-mica, con estrictos y limitados roles de género, en la que el mundo se ordena en dimensio-nes bipolares, antagónicas y necesariamente complementarias: bien-mal, hombre-mujer, cuerpo-mente, dolor-placer, público-privado, hetero-homo… planteamientos que combatimos porque no nos sirven, no nos represen-tan, ni nos gustan.

Este sistema de discriminación y desigualdad se ha sustentado sobre falsas e interesadas teorías creadas desde ámbitos de poder científicos, médicos, políticos y religiosos que han naturaliza-do las diferencias, con discursos que han justificado las desigualdades y las jerarquías bajo el argumento de la naturaleza. La teoría feminista ha proporcionado un marco de análisis que ha posibilitado entender el sexo, el género y la sexualidad como construcciones sociales creadas para responder a un modelo social determinado, y que poco o nada tienen que ver con la natura-leza.

Una vez más el poder institucional y político se apropia de la teoría feminista y del concepto de naturaleza para mantener la falsa igualdad que nos subyuga. Una falsa igualdad que nada dice de la raíz del problema, del patriarcado, en este mundo en el que las mujeres son siempre el segUndo sexo, del sistema heteronormativo que no respeta las diversidades y que castiga y pato-logiza todas las expresiones que se salen de su norma. Sistema que se reproduce por medio de la economía, religión, educación, arte, lenguaje, políti-ca, ciencia, gestos, etc.

Por todo ello mostramos nuestro más absoluto rechazo y les decimos a UPN y OPUS DEI que dejen de trasmitir sus retrógradas ideologías sexistas y les-gay-trans-bi-fóbicas y que nos dejen en paz.

Las organizaciones, colectivos y personas firmantes reivindicamos:

-  El derecho a construir nuestra identidad y a desarrollar todas nuestras potencialidades sin constricciones de ningún tipo.
-  El derecho a decidir sobre nuestros cuerpos y nuestras vidas.
-  El derecho a unas sexualidades libres y sin prejuicios.
-  La despatologización de la transexualidad e intersexualidad: la retirada de la transexualidad de los manuales de psiquiatría y la no intervención médica ni quirúrgica sistemática a personas intersexuales.
-  El placer de hacer con nuestros cuerpos lo que queramos sin imposiciones ni discriminaciones, porque somos cuerpos sexuados y sexuales.
-  La NO financiación con dinero público de actos que difunden teorías discriminatorias y excluyentes.

Y animamos a todas las personas a participar en las actividades y movilizaciones de las Jardunaldi GENerANITZak/Jornadas diverGENtes que hemos organizado a lo largo del mes de febrero.


Firman: Lumatza, Subeltz, Bilgune Feminista, Lamias, Pakoak, Asamblea Libertaria (UPNA), Emakume Internazionalistak, Sorginkale, Eguzki banaketak, Andrea, San Juan Xar, SareAntifaxista, Ehgam, Lumagorri, CNT- Irruña, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, MDMA, 7menos20, Kataliñak Bizikletan, Medeak, Las Trans, Hetaira, Eskalera Karakola, TransGaliza, Hagin, Plataforma de Mujeres Contra la Violencia Sexista, Geugazteok Indarkeriaren Kontra, LAB, Algarabia Colectivo LGTB (Tenerife), Elkarteen Ahotsak, Somos LGTB Aragón, Viumanis Teatro de la Memoria, Xilum Taldea, Amarako Jaiak,  Asamblea Feminista Langresta, Atarrabiako Feministak, Esan Esan Irratia, Aldarte, Colectivo Beltza, La Vagina Insurgente, Cafés Feministas, MUJOAS (Mujeres Jóvemes de Asturias), Asamblea de Mujeres de Álava, KFA Estado Español, Mugarik Gabe y más de 400 personas. 
MANIFESTU
GENerANITZa: JENDARTE ASKE ETA ANITZAREN ALDE

Hainbat kolektibo eta ekintzaile bildu gara OPUS DEI salatu eta, aldi berean, horri aurre eginez gure askapenerako bidea eraikitzen jarraitzeko. Talde eta ekintzaileok gizarte lanean eta sexismoaren eta les-gay-trans-bi-fobiaren kontra ari gara, eta ezberdintasun guztiak sortu, birsortu eta mantendu dituen sistema patriarkala, kapitalista eta heteronormatiboa arbuiatzen dugu.

UPNk eta OPUS DEIk, besteak beste, botere patriarkala, kapitalista, eurozentrista eta heteronormatiboa ordezkatzen dute hemen, eta Nafarroako Unibertsitatean antolatu duten I Congreso Internacional de Ideología de Género delakoaren bidez diskriminazioa eta ezberdintasuna berriro ere “natural” eta jatorrizko bihurtu nahi dituzte. Tradizioan ezarritako ideologia heterosexual eta sexistak bultzatuta, genero-rol zurrun eta dikotomikoek markatuta, elkarren kontra egiten duten eta halabeharrez elkarren osagarri diren bikoen polaritatean oinarrituta: ongia eta gaizkia, gizona eta emakumea, gorputza eta burua, mina eta plazerra, publikoa eta pribatua, heteroa eta homoa… Baina ideologia honek ez digu balio, ez dugu gustuko eta ez gaitu ordezkatzen.

Botere zientifiko, mediku, politiko eta erlijiosoetatik sortutako teoria faltsu eta interesatuek bultzatu dute bazterkerian eta bereizkerian oinarritua dagoen honako sistema. Teoriok ezberdintasunak natural bihurtu eta hierarkiak justifikatu dituzte jatorrizko direlakoan eta naturaren aitzakiapean. Hala ere, teoria feministak eskainitako analisi-euskarriari esker, sexua, generoa eta sexualitatea eraikuntza sozial hutsak direla ikusi dugu, gizarte eredu zehatzari zentzua emateko eraikitakoak, eta eta inola ere ez naturatik eratorriak.

Baina teoria feminista eta natura kontzeptua oker erabilita, botere politiko eta instituzionalek, mugatzen gaituen berdintasun faltsua hedatu nahi dute. Berdintasun faltsu horrek ez du arazoaren muina azaleratzen uzten: patriarkatua, emakumeak beti bigarren sexutzat hartuak izan diren mundua, aniztasunak errespetatu ez eta arautik kanpo dauden adierazpide guztiak zigortu eta patologizatzen dituen sistema heteronormatiboa. Eta sistema heteronormatiboa uneoro birsortu egiten da, ekonomia, erlijioa, hezkuntza, artea, lengoaia, politika, zientzia, keinuak direla medio.

Beraz, sistema hau erabat arbuiatzen dugula adierazi eta UPN eta OPUS DEIri zera esan nahi diegu: zuon ideologia sexista eta les-gay-trans-bi-fobiko atzerakoiak zabaltzeari utz iezaiozue eta bakean utz gaitzazue.

Erakunde, talde eta norbanako sinatzaileok zera aldarrikatu nahi dugu:
-     Gure identitatea eraikitzeko eskubidea eta gure ahalmen guztiak inolako mugarik gabe garatzekoeskubidea.
-     Gure gorputz eta bizitzen gainean erabakitzeko eskubidea.
-     Sexualitate askeak eta aurreiritzirik gabeak izateko eskubidea.
-     Transexualitate eta intersexualitatearen despatologizazioa: transexualitatea psikiatria-eskuliburuetatik ken dezatela, eta intersexualek jasan behar ez dezatela ebakuntza mediku edota kirurgiko sistematikorik.
-     Gure gorputzekin nahi duguna egiteko plazerra aldarrikatzen dugu, derrigorrik edota diskriminaziorik gabe: gorputz sexual eta sexudunak gara.
-     EZ ditzatela horrelako ekitaldiak diru publikoaz finantzatu, teoria diskriminatzaile eta bartertzaileak zabaltzen baitituzte.

Otsail osoan Jornadas diverGENtes/Jardunaldi GENerANITZen barruan antolatu ditugun ekitaldi eta mobilizazio guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Sinatzaileak: Lumatza, Subeltz, Bilgune Feminista, Lamias, Pakoak, Asamblea Libertaria (UPNA), Emakume Internazionalistak, Sorginkale, Eguzki banaketak, Andrea, San Juan Xar, SareAntifaxista, Ehgam, Lumagorri, CNT- Irruña, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, MDMA, 7menos20, Kataliñak Bizikletan, Medeak, Las Trans, Hetaira, Eskalera Karakola, TransGaliza, Hagin, Plataforma de Mujeres Contra la Violencia Sexista, Geugazteok Indarkeriaren Kontra, LAB, Algarabia Colectivo LGTB (Tenerife), Elkarteen Ahotsak, Somos LGTB Aragón, Viumanis Teatro de la Memoria, Xilum Taldea, Amarako Jaiak,  Asamblea Feminista Langresta, Atarrabiako Feministak, Esan Esan Irratia, Aldarte, Colectivo Beltza, La Vagina Insurgente, Cafés Feministas, MUJOAS (Mujeres Jóvemes de Asturias), Asamblea de Mujeres de Álava, KFA Estado Español,  Mugarik Gabe eta 400 sinatzailetik gora.

Jornadas diverGENtes / Jardunaldi GENerANITZak

Las Jornadas DiverGENtes , que se celebran a lo largo del mes de Febrero en Pamplona, nacen como respuesta al I Congreso Internacional de Género organizado por la Universidad de Navarra

Organizadas por la Asamblea Divergente, compuesta por diferentes agentes defensores del cambio social, su objetivo es mostrar nuestro rechazo a la defensa y legitimación de la ideología patriarcal y heteronormativa de la que se va a hacer gala en nuestra ciudad y región durante el congreso con la participación de personas que ostentan poderes públicos como Yolanda Barcina, presidenta de UPN y alcaldesa de Pamplona y Miguel Sanz, presidente de Navarra.

Plasmadas nuestras reivindicaciones en el Manifiesto DiverGENte: PoR UNa SoCiEDaD LiBRe Y DiVeRSa, que podéis leer tanto en Facebook como en Tuenti al igual que en este blog, os invitamos a que os adhiráis a la causa mostrando vuestro apoyo al manifiesto, contactando con nostorxs o participando en las actividades que se van a realizar a lo largo de el mes de febrero en Pamplona.

Estas actividades que se pueden consultar en nuestro blog, al igual que en Tuenti, Facebook y en los carteles informativos, comprenden charlas, presentaciones de proyectos, espectáculos, cinefórums, talleres...

Y el sábado 12 de febrero al mediodía comenzará en la plaza Protomedicato, entre el hospital Virgen del Camino y la Clínica Universitaria, la Manifestación: Pasarela de la DIVERsidad que contará con batukada y la procesión del santo coño y culminará con una comida popular en la sociedad gastronómica el Arrano y posterior fiesta en el Bullicio.

No podemos permitir retrocesos tras pequeños avances sociales y legislativos ¡NUESTRA LUCHA CONTINÚA!
Os mantendermos informadxs de todas las actividades y os animamos a participar.
Asamblea diverGENte.
------------------------------------------------
Otsail osoan Iruñean izango ditugun jardunaldi GENerANITZen bidez, Nafarroako Unibertsitateak antolatu duen Genero Ideologiari buruzko Kongresuari erantzuna eman nahi diogu.

Hainbat kolektibo eta ekintzaile bildu gara Asanblada GENerANITZean Opus Dei salatu eta gure askapenerako bidea eraikitzen jarraitzeko. Talde eta ekintzaileok sexismoaren eta les-gay-trans-bi-fobiaren kontra ari gara, eta ezberdintasun guztiak sortu, birsortu eta mantendu dituen sistema patriarkala, kapitalista eta heteronormatiboa arbuiatzen dugu. Gure herrialde osoa hartuko duen kongresu honetan Miguel Sanz Nafarroako presidenteak eta Yolanda Barcina Iruñeko alkateak hartuko dute parte, beraz, Asanblada GENerANITZetik horixe salatu nahi dugu.

Gure aldarrikapenak "jendarte aske eta anitzaren aldeko MANIFESTU GENerANITZean" jasota daude, eta horri atxikipena adierazi ahal diozue bai facebook bai Tuenti bai gure blog honen bidez. Otsail osoan antolatu ditugun ekitaldi guztietan parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Hitzaldiak, mahai inguruak, zineforumak, aurkezpenak, tailerrak... denetik izango dugu gurean.

Eta otsailaren 12an maniFESTAkzio itzela izango dugu: Bideko Ama Birjinaren ospitaleko parking zaharretik 12:00etan aterako gara eta herri bazkaria, festa eta sorpresa anitz ere izango ditugu egunari kolorea emateko.

BORROKAK BADIRAU, benetako jendarte aske eta anitza lortu arte, JO TA KE!!

Informazioa jasoko duzue, bitartean parte hartu gurekin uholde geldiezin honetan!
Asanblada GENerANITZa.